XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Donostiako Orfeoia eta Orfeoi Txikia Zubin Mehtarekin ariko dira gaur, Santanderren

Etzi ere israeldar zuzendari handiaren aginduetara abestuko dute, Hamabostaldian

SANTANDERKO JAIALDIAREN egitarauaren barruan, kontzertua eskainiko dute gaur Donostiako Orfeoiak eta Orfeoi Txikiak, Israelgo Orkestra Filarmonikoarekin batera.

Zubin Mehta zuzendari ospetsuaren agindutara ariko dira guztiak. Gustav Mahler-en 3. Sinfonia interpretatzen.

Santanderko kontzertua eman eta gero, Donostiara itzuliko dira abesbatza biak.

Hamabostaldiareb barruan etzi zuzendari berarekin eta orkestra berarekin batera eskainiko duten kontzertuaren zain.

Hori ez da izango Donostiako Orfeoiak aurtengo Hamabostaldian eskainiko duen azken kontzertua, datorren astean, ostegunean eta larunbatean Verdiren Don Carlo operako ahotsak egingo baitituzte, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren alboan.

EOS eta Orfeoiaren arteko harremanak ez dira hor amaituko, urriaren 15ean kontzertua eskainiko baitute, San Bizente eliza zaharberritzeko lanen amaiera ospatzeko.